domingo, 20 de diciembre de 2015

BOGA BOGA MARIÑELA!!

BOGA-BOGA MARIÑELA!

DAGOENEKO  HASI GARA 3.GAIAREKIN ETA.... ZE GAI INTERESGARRIA!!!
EUSKAL ARRANTZALEEK BALEA NOLA EHIZATZEN ZUTEN, EUSKAL NABIGATZAILEAK EGINDAKO AURKIKUNTZAK ( ELKANO, ANDRES URDANETA, F. MAGALLANES...), EUSKAL PIRATAK, IPUINAK IRAKURRI ETA GUK ASMATUTAKOAK ERE IDATZIKO DITUGU....
ZER IRUDITZEN??? GAUZA UGARI DITUGUNEZ ZUEI ERAKUSTEKO, HAS GAITETZEN IAZ ATERATAKO ARGAZKIAREKIN.
 HEMENTXE MUNDUARI BIRA EMAN ZION LEHEN EUSKALDUNA, JUAN SEBASTIAN ELKANO. 1.522 URTEAN, "NAO VICTORIA" ITSASONTZIAN LORTU ZUEN BIRA EMATEA 3 URTE ONDOREN.

      "NAO VICTORIA" ITSASONTZIA

GETARIAKO HERRI ZORAGARRIAN...


INTERES HANDIA ETA MOTIBAZIOA SUSPERTZEN DUEN GAIA DA ETA HORREN ADIERAZLE, GELAKO TXOKO TXURIA DAUKAZUE!.
EZ DAUKAGU TOKIRIK GEHIAGO JARTZEKO. MILA ESKER ZUEN PARTAIDETZAGATIK!!


ITSASONTZIAK, PIRATAK, IPUINAK, BIDEOAK, ARGAZKIAK, PIRATA-MOZORROAK... EZ ZAIGU EZER FALTA!!











BERRIZ ERE GURE TXOKOA BIKAIN APAINDU DUGU, ZUEN LAGUNTZARI ESKER!!

" BALEAREN EHIZA OSO GARRANTZITSUA ZEN GURE EUSKAL ARRANTZALEENTZAT, DENA BAITZEN APROBETXAGARRIA. BIZARREKIN, ORRAZIAK, AIZTO-KIRTENAK ETA ABANIKOAK EGITEN ZITUZTEN, ETA BALEAREN HEZURREKIN BERRIZ ALTZARIAK.

BA AL DAKIZUE ZATIRIK GOXOENA ETA PREZIATUENA NORENTZAT IZATEN ZEN? : ELIZGIZONENTZAT. BALEAREN MIHIA APAIZARI EMATEN ZIOTEN, OLIO FINENA ATERATZEN BAITZEN.
 HORREGAITIK DIO EUSKAL ESAERA ZAHARRAK:

- ZER MODUZ???
-APAIZAK HOBETO.

GUSTATU AL ZAIZUE INFORMAZIOA?? BADA... JARRAITUKO DUGU!!









ITURBURUN SAN ANDRESAK 2015!!

SAN ANDRESAK 2015!

AURTEN ERE URTERO LEZ, SAN ANDRESAK IZAN DITUGU ITURBURUN!
 AZOKA EDER BAT PRESTATU DIZUEGU, GURE UMEEK EIBARKO KANTU ZAHARRAK ABESTU DITUZTE, TALOAK ETA TXORIZOAK DASTATZEKO AUKERA IZAN DUGU, ARRATSALDEAN HERRI JOLASETAN PARTE HARTU DUGU ETA BUKATZEKO ZUEK EKARRITAKO JAKI GOXOEN ZOZKETA EGIN DEGU.
ORAINGOAN 2.A-KO IRABAZLEAK: IKER PEREZ, MAIALEN HITA ETA NARA FERNANDEZ IZAN DIRA. ZORIONAK!!!
EGUN EDER BAT PASA ONDOREN, HEMEN DITUZUE IRUDI BATZUK IKUSGAI. 
GOZATU!!!


ATSEGIN IZAN DUZUELAKOAN..... BESTE BAT ARTE!!!