KAIXO 2019-2020 IKASTURTEA!
UDAZKENEAN SARTU GARA JADA ETA PIXKANAKA BADA ERE, GOGOTXU HELDUKO DIOGU AURTENGOAN GURE BLOGARI. HEMENDIK AURRERA GU GEUK, IKASLEOK IZANGO GARA WEBGUNEAREN ARDURADUN.
IRATXOAK 6.A
2019(e)ko azaroaren 5(a), asteartea
2017(e)ko martxoaren 12(a), igandea
EIBAR EZAGUTZEN
Lehenengo hiruhileko honetan, gure herria ezagutzen ihardun izan dugu: Non kokatzen den, nolakoa den, zer zerbitzu eskeintzen duen eta guk bakoitzak "Gure txoko kuttuna" zein den idatziz azaldu dugu. Oso lan politak sortu ditugu! Herrian zehar ere ibili gara!
Kaleak, parkeak, tren geltokia, liburutegia, arma museoa eta ludoteka berria bisitatu ditugu. Eskerrikasko bertako langileei emandako azlpenengatik |
San Andresak
Urtero bezala, San Andresak ospatu ditugu ikastolan: goiko mailetakoak taloak egin eta guk pozik jan ditugu. Baita ere, pozik eta harro egon gara eta piskat urduri ere bai, gurasoak ikuskizuna ikustera etorri direlako.
2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena
2016(e)ko ekainaren 21(a), asteartea
Ziklo Bukaerako AGURRA!
Kaixo guztioi!
Azkenean hemen daukagu urtaro politena: UDA!! ..eta baita ere gure zikloaren BUKAERA. Asko ikasi eta lagunekin pilo bat jolastu ondoren, hondartzara, mendira, pistinara... joateko denbora iritsi zaigu! Ekintzaz betetako urtea izan da: Lurraskara joan ginen bi egun pasatzera, Donostiako Kutxaespaziora, Olinpiadak, 5.mailakoekin Chocolate party , ikasturte bukaerako jaialdia....
Beno... ikusten duzuenez ITURBURUN primeran pasatzeko aukera ugari izan ditugu. Iada, gure lagunak Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Pox agurtu beharko ditugu, eta datorren ikasturtean lagun berriei ongi etorria egin.
Horregaitik, opari eta oroigarri gisa, hemen daukazue Oriora egindako txangoaren irudi polit batzuk. Gozatu!!.. eta oso ondo pasa OPORRAK!!AIOOOOO....
3.maila arte........ ONDO IZAN!!
ITURBURUKO 2.A IRATXOAK
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)