BOGA-BOGA MARIÑELA!
DAGOENEKO HASI GARA 3.GAIAREKIN ETA.... ZE GAI INTERESGARRIA!!!
EUSKAL ARRANTZALEEK BALEA NOLA EHIZATZEN ZUTEN, EUSKAL NABIGATZAILEAK EGINDAKO AURKIKUNTZAK ( ELKANO, ANDRES URDANETA, F. MAGALLANES...), EUSKAL PIRATAK, IPUINAK IRAKURRI ETA GUK ASMATUTAKOAK ERE IDATZIKO DITUGU....
ZER IRUDITZEN??? GAUZA UGARI DITUGUNEZ ZUEI ERAKUSTEKO, HAS GAITETZEN IAZ ATERATAKO ARGAZKIAREKIN.
HEMENTXE MUNDUARI BIRA EMAN ZION LEHEN EUSKALDUNA, JUAN SEBASTIAN ELKANO. 1.522 URTEAN, "NAO VICTORIA" ITSASONTZIAN LORTU ZUEN BIRA EMATEA 3 URTE ONDOREN.
"NAO VICTORIA" ITSASONTZIA
GETARIAKO HERRI ZORAGARRIAN...
INTERES HANDIA ETA MOTIBAZIOA SUSPERTZEN DUEN GAIA DA ETA HORREN ADIERAZLE, GELAKO TXOKO TXURIA DAUKAZUE!.
EZ DAUKAGU TOKIRIK GEHIAGO JARTZEKO. MILA ESKER ZUEN PARTAIDETZAGATIK!!
ITSASONTZIAK, PIRATAK, IPUINAK, BIDEOAK, ARGAZKIAK, PIRATA-MOZORROAK... EZ ZAIGU EZER FALTA!!
BERRIZ ERE GURE TXOKOA BIKAIN APAINDU DUGU, ZUEN LAGUNTZARI ESKER!!
" BALEAREN EHIZA OSO GARRANTZITSUA ZEN GURE EUSKAL ARRANTZALEENTZAT, DENA BAITZEN APROBETXAGARRIA. BIZARREKIN, ORRAZIAK, AIZTO-KIRTENAK ETA ABANIKOAK EGITEN ZITUZTEN, ETA BALEAREN HEZURREKIN BERRIZ ALTZARIAK.
BA AL DAKIZUE ZATIRIK GOXOENA ETA PREZIATUENA NORENTZAT IZATEN ZEN? : ELIZGIZONENTZAT. BALEAREN MIHIA APAIZARI EMATEN ZIOTEN, OLIO FINENA ATERATZEN BAITZEN.
HORREGAITIK DIO EUSKAL ESAERA ZAHARRAK:
- ZER MODUZ???
-APAIZAK HOBETO.
GUSTATU AL ZAIZUE INFORMAZIOA?? BADA... JARRAITUKO DUGU!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina