domingo, 20 de diciembre de 2015

BOGA BOGA MARIÑELA!!

BOGA-BOGA MARIÑELA!

DAGOENEKO  HASI GARA 3.GAIAREKIN ETA.... ZE GAI INTERESGARRIA!!!
EUSKAL ARRANTZALEEK BALEA NOLA EHIZATZEN ZUTEN, EUSKAL NABIGATZAILEAK EGINDAKO AURKIKUNTZAK ( ELKANO, ANDRES URDANETA, F. MAGALLANES...), EUSKAL PIRATAK, IPUINAK IRAKURRI ETA GUK ASMATUTAKOAK ERE IDATZIKO DITUGU....
ZER IRUDITZEN??? GAUZA UGARI DITUGUNEZ ZUEI ERAKUSTEKO, HAS GAITETZEN IAZ ATERATAKO ARGAZKIAREKIN.
 HEMENTXE MUNDUARI BIRA EMAN ZION LEHEN EUSKALDUNA, JUAN SEBASTIAN ELKANO. 1.522 URTEAN, "NAO VICTORIA" ITSASONTZIAN LORTU ZUEN BIRA EMATEA 3 URTE ONDOREN.

      "NAO VICTORIA" ITSASONTZIA

GETARIAKO HERRI ZORAGARRIAN...


INTERES HANDIA ETA MOTIBAZIOA SUSPERTZEN DUEN GAIA DA ETA HORREN ADIERAZLE, GELAKO TXOKO TXURIA DAUKAZUE!.
EZ DAUKAGU TOKIRIK GEHIAGO JARTZEKO. MILA ESKER ZUEN PARTAIDETZAGATIK!!


ITSASONTZIAK, PIRATAK, IPUINAK, BIDEOAK, ARGAZKIAK, PIRATA-MOZORROAK... EZ ZAIGU EZER FALTA!!











BERRIZ ERE GURE TXOKOA BIKAIN APAINDU DUGU, ZUEN LAGUNTZARI ESKER!!

" BALEAREN EHIZA OSO GARRANTZITSUA ZEN GURE EUSKAL ARRANTZALEENTZAT, DENA BAITZEN APROBETXAGARRIA. BIZARREKIN, ORRAZIAK, AIZTO-KIRTENAK ETA ABANIKOAK EGITEN ZITUZTEN, ETA BALEAREN HEZURREKIN BERRIZ ALTZARIAK.

BA AL DAKIZUE ZATIRIK GOXOENA ETA PREZIATUENA NORENTZAT IZATEN ZEN? : ELIZGIZONENTZAT. BALEAREN MIHIA APAIZARI EMATEN ZIOTEN, OLIO FINENA ATERATZEN BAITZEN.
 HORREGAITIK DIO EUSKAL ESAERA ZAHARRAK:

- ZER MODUZ???
-APAIZAK HOBETO.

GUSTATU AL ZAIZUE INFORMAZIOA?? BADA... JARRAITUKO DUGU!!









ITURBURUN SAN ANDRESAK 2015!!

SAN ANDRESAK 2015!

AURTEN ERE URTERO LEZ, SAN ANDRESAK IZAN DITUGU ITURBURUN!
 AZOKA EDER BAT PRESTATU DIZUEGU, GURE UMEEK EIBARKO KANTU ZAHARRAK ABESTU DITUZTE, TALOAK ETA TXORIZOAK DASTATZEKO AUKERA IZAN DUGU, ARRATSALDEAN HERRI JOLASETAN PARTE HARTU DUGU ETA BUKATZEKO ZUEK EKARRITAKO JAKI GOXOEN ZOZKETA EGIN DEGU.
ORAINGOAN 2.A-KO IRABAZLEAK: IKER PEREZ, MAIALEN HITA ETA NARA FERNANDEZ IZAN DIRA. ZORIONAK!!!
EGUN EDER BAT PASA ONDOREN, HEMEN DITUZUE IRUDI BATZUK IKUSGAI. 
GOZATU!!!


ATSEGIN IZAN DUZUELAKOAN..... BESTE BAT ARTE!!!


domingo, 22 de noviembre de 2015

TALDEKO ARGAZKIA ITURBURUN!!



KAIXO GUZTIOI!!
Iturburun ateratako taldeko argazki polit bat erakutsi nahi dizuegu. Ingurugiro eder honi esker, naturaz goza dezakegu ikasten degun bitartean. GORA ITURBURU!!


                                                                                      IRATXOAK 2.A


                                           LAISTER ARTE!!!

BERDINTASUNA- FAMILIA MOTAK

FAMILIA MOTAK


ELKARBIZITZA BATZORDETIK, BERDINTASUNEKO IKASTARO BATZUK ANTOLATU DIRA ETA GURE IKASLEEK PARTE HARTU DUTE.

ELKARBIZITZA ON BAT IZATEKO BEHARREZKOAK DITUGUN ERRESPETUZKO JARRERAK LANDU DIRA ETA BAITA ERE FAMILIA MAITATZEKO ETA BALORATZEKO, BAKOITZAK BERE FAMILIA AURKEZTU DU ORMIRUDI BATEAN.
BEGIAK ZORROZTU ETA EA ASMATZEN DUZUEN NON ZAUDETEN!!!


GOGORATU!!

"Maitasuna sentitzen duenak gauzak beste modu batera ikusten ditu. Maitasunaz gozatu eta ondo portatu".










GAZTAINERRE 2015-2016!


GORA GAZTAINERRE EGUNA!! NAHI GUREKIN ABESTU??

" ERRE ERREKIN ERREKINA
NORK NAHI DITU 6 GAZTAINA
ERRE ERREKIN ERREKINA
MERKE MERKE ALAJAINA
GORDINAK LIRINAK
LAISTER SAN MARTINAK
PIN PAN PIN PAN DANBOLINA
GORDINAK LIRINAK
LAISTER SAN MARTINAK
PIN PAN PIN PAN DANBOLINA".

             
      ARETOAN ABESTU ONDOREN, GELARA JOAN GARA GAZTAINA GOXO-GOXOAK ETA EPELAK JATERA.
BEGIRA ONDOKO ARGAZKIEI:








UUMMMM...!!! ZE GOXOAK EKARRI DIZKIGUTEN GAZTAINAK!! MILA ESKER!!


NOLAKO TXABOLA! ERDI AROA


IEPA DENOI!!

Dagoeneko 2.gaia bukatzen gaude ERDI AROA eta gauza asko ikasi ditugu. Gizartea mailatan antolatuta zegoela ( nobleak, kleroa eta nekazariak) eraikuntza ugari egiten zituztela, gazteluak, elizak, katedralak..,
zaldunek babesaren truke, feudoak ematen zizkietela nekazariei lurrak landatu zitzaten, garai hartako kaleak ilunak eta estuak izaten zirela eta lanbideen izena hartzen zutela etb.
UUFFF!! Gauza asko, ezta??, Bada plastikan ere egon gara zaldunak margotzen eta mozten, baita elizetan egoten diren BEIRATEAK egiten...
Hementxe dituzue irudi batzuk...


ARTISTA BATZUK EGINDA GAUDE!! ZER DERITZOZUE??

martes, 20 de octubre de 2015

GETARIA 2014


ZIKLO BUKAERAKO TXANGOA EGITEKO GETARIARA JOAN GINEN. SAN ANTONERA IGO GINENEAN BIDEAN ERLAUNTZ BATEKIN TOPO EGIN GENUEN.
ELKANOREN IRUDIAREN ONDOAN ARGAZKI BATZUK ATERATZEKO AUKERA PAREGABEA IZAN GENUEN:

IRATXOAK SAN ANTONEN ( GETARIAKO ARRATOIA)


HURRENGO EKINTZA ARTE... AGUR BAT






EKAIN BERRIKO KOBAZULOA (ZESTOA)



Gogoratzen zerate iazko ikasturtean Lehen Gizakiaren gaia landu genuenean, nola joan ginen Ekain Berriko erreplika bisitatzera?
Ehizatzen zituzten animalien marrazkiak ikusi genituen,tailer desberdinetan parte hartu, bazkaldu lagun artean eta  primerako eguraldia egin zuenez, larrean gelditu gabe jolasten ibili ginen. A zer gozamena!!

DISFRUTATU ZUEK ERE!!!!

ZER IRUDITU ZAIZUE??? POLITTE BIDEOA EZTA?? JARRAIN GEHIAGO....


ETORKIZUNERAKO OROIGARRIA IZAN DUZUE.




lunes, 19 de octubre de 2015

2015-2016 IKASTURTE BERRIA 2. MAILA



AUPA DENOI!
IADA 2.MAILARA IRITSI GARA! UDARAKO OPORRAK ZORAGARRI ETORRI ZAIZKIGU, IKARAGARRI HASI BAIKARA.
HEMENTXE GATOZ INDAR BERRITUTA...


IRATXOAK 2.A


ARRATERA TXANGOA


Kaixo familia!
Udara pasa da eta hemen gaituzue berriro ere gure ekintzen berri emateko.
Ikasturte berria bizkor hasi da eta dagoeneko primerako txangoa egin dugu Arratera.
Lagun artean gustora ibili gara mendian gora, mendian behera, Kalamuako magalean hamaiketakoa egiten, Arraten bazkaltzen eta mantekaua jaten e.a
Hementxe doakizue irudi polit batzuk, gustokoa izatea espero dugu.


IXUATIK ARRATERA IGOTZEN



Uumm!!! Bazkaria ederra benetan!!



ZE GUSTORA LAGUNEKIN!!!

ZER IRUDITU ZAIZUE?? HURRENGOAN GEHIAGO....

OIASSO MUSEOA 2015

AUPA GURASOAK!
Hementxe doakizue sorpresa bat!!
Oiasson egon gineneko argazkiak dituzue. Egun honetan ere asko ikasi genuen erromatarrak Euskal Herrira iritsi zirenean, zein bizimodu eramaten zuten, zein jaki zituzten gustoko, beraien ohiturak, etab.
Antzerki bat ere egin genuen mozorro eta guzti.
Horra irudiak!!











ZORTEA   BOTATA   DAGO!!




LURRASKA INGURUGIRO ZENTRUA 2015

Azkenean iritsi da Lurraskara joateko eguna!!
Hainbeste urduritasun eta emozio pasa ondoren, joan gara Lurraskara bi egun pasatzera.
Eguraldi ezin hobea egin digu eta primeran egon gara antolatutako ekintzak egiten, etxerako ogi goxoa prestatu dugu, animaliei jaten eman, korta garbitu, lagunekin nekatu arte jolastu eta ..... gauean dantzaldia diskotekan.
Oso pozik etorri gara eta merezi izan du joatea.
Ideia bat egiteko ikusi bideotxo hau:


jueves, 19 de febrero de 2015

ARATOSTEAK ITURBURUN 2015!!



1.ZIKLOKOAK KASKAROTAZ MOZORROTU GARA.


 UZTARITZEN OSPATZEN DEN INAUTERIEN DANTZARIAK DIRA. MUTILEK ALKANDORA ETA PRAKA ZURIAK DITUZTE, TXAPELA LORAZ APAINDUTA, GERRIKO ZABALA ETA FRAKEN ALBOETAN KOLOREETAKO ZINTAK. 

NESKEK ALKANDORA ETA KOLOREETAKO ZINTAZ APAINDUTAKO GONA ZURIA, GERRIKO ZABALA ETA BURUAN LORAZ HORNITUTAKO ZINTA BAT DARAMATZATE.

GUSTORA ETA POZIK IBILI GARA EIBARKO KALEETATIK DESFILEAN, DANTZAN ETA KALEJIRAN.



IRATXOAK!!!!  ZUEK BAI DOTOREAK.!!.GEHIAGO NAHI???....




















ATSEGIN IZAN DUZUELAKOAN... BESTE BAT ARTE.

ELURTEA ITURBURUN!!

ELURRA TEILATUAN....


AURREKO EGUNETAN ELURTE POLITAZ  GOZATZEKO AUKERA IZAN DUGU ITURBURUN, ETA LAGUNEN ARTEAN JOLASTEKO APROBETXATU ERE.
OSO IRUDI POLITAK DITUGU ZUEI ESKEINTZEKO, EA GUSTOKO DITUZUEN...



















UMEAK ZE POZIK IBILI DIREN!!