miércoles, 23 de marzo de 2016

AGENDA 21! BIODIBERTSITATEA

AURTEN AGENDA 21-EKO GAIA BIODIBERTSITATEA DA, BIO ( BIZITZA) ETA DIBERTSITATEA ( ANIZTASUNA, UGARITASUNA).

ITURBURU IKASTOLA NATURAZ INGURATUTA DAGOELA APROBETXATUZ, IRTEERATXO BAT EGIN DUGU GURE BAZTERRAK AZTERTZEKO : INGURUKO IZAKI BIZIDUNAK BEHATU DITUGU ( ANIMALIA MOTA GUZTIAK, BAITA LANDAREAK ERE), ZEIN EKOSISTEMAN BIZI DIREN, ONDO ZAINDUAK DAUDEN...

ETA IBILALDIA EGIN ONDOREN BATEZ ERE BI ONDORIO ATERA DITUGU: GURE BAZTERRAK OSO ZIKINAK DAUDELA, MOTA ASKOTAKO HONDAKINAK BATEZ ERE PLASTIKOA LURRERA BOTATZEN DELAKO ETA ZUHAITZA KOPURU BAT MOZTUTA DAGOELA.

ARGI IZAN BEHAR DUGU NATURARI GERTATZEN ZAIONAREN ERAGILE GARELA ETA GUZTION ARDURA DELA GURE INGURUMENA ZAINTZEA, GERO GOZATU AHAL IZATEKO.

HEMENTXE ARGAZKI BATZUK...

BELDAR EDO PROZESIONARIA IZENEKO HARREN POLTSAK AGERTU DIRA AZKEN HILABETEAN PINU ETA IZEIETAN.




GURE GOIKO BASERRIKO AHUNTZAK ARTZAIAREKIN!

                                    AHUNTZEN BISITA SARRITAN IZATEN DUGU!!

                                 


                              BERAZ, EZ AHAZTU: ZAINDU NATURA GUZTIONA DA ETA!!

" Maite ditut
  maite
  geure bazterrak
  lanbroak
  izkutztzen dizkidanean
  zer izkutatzen duen..." MIKEL LABOA

ARATUSTEAK 2016!! ITURBURUN

AURTEN ERE IRITSI ZAIZKIGU ARATUSTEAK ITURBURURA ETA EIBARKO KALEETARA, OSO GIRO POLITAREKIN.
KASKAROTAZ JANTZITA ATERA GARA ETA  GURE KOLORETAZKO IXIPUAK GRAZIA HANDIAREKIN ASTINDUZ IBILI GARA.
IKUSI IRUDIEI...














    ZUEN GUSTOKOA IZAN DELAKOAN...
 


EUREKA!! ZIENTZIA MUSEORA BISITA

UNIBERTSOAREN GAIA LANDU DUGUN BITARTEAN, MIRAMONGO KUTXAESPAZIORA EGIN DUGU IRTEERA.
BERTAN ZIENTZIAREKIN ZERIKUSIA DUTEN EKINTZAK EGITEAZ GAIN, PLANETARIUMERA SARTU GARA BIDEO DIBERTIGARRI BAT IKUSTEKO ETA GURE EGUZKI SISTEMA OSATZEN DUTEN PLANETEN EZAUGARRIAK IKASTEKO: JUPITER DELA PLANETARIK HANDIENA, PLANETA BATZUK HARRITSU ERRALDOIAK  DIRELA ETA BESTE BATZUK BERRIZ  GASEZKOAK...
HEMEN DAUKAZUE BIDEO BAT IKUSGAI...

 
LAGUNEKIN PRIMERAN IGAROTAKO EGUNA.... HURRENGOAN GEHIAGO!!