domingo, 12 de marzo de 2017





DÍA DE LA FERIA

Gazteleraz ere ikasten ari garenez proiektu politak egiten ditugu: Oraingo honetan  janari eta elikadurari buruz ikasten aritu gara. Azkenean azoka bat antolatu eta ekarritako elikagaiak aurkeztu eta JATEKO!




ARATOSTEAK

Aurten ere, urtero bezala aratosteak ospatu ditugu. Hirugarren eta laugarren mailakoak TXATXOAK izan gara.  Ikusi ikusi nolako txanoak egin ditugun!


Eta etxetik ekarritako erropekin kalera zelako dotore irten garan!



EIBAR EZAGUTZEN





Lehenengo hiruhileko honetan, gure herria ezagutzen ihardun izan dugu: Non kokatzen den, nolakoa den, zer zerbitzu eskeintzen duen eta guk bakoitzak "Gure txoko kuttuna" zein den idatziz azaldu dugu. Oso lan politak sortu ditugu! Herrian zehar ere ibili gara!


Kaleak, parkeak, tren geltokia, liburutegia, arma museoa eta ludoteka berria bisitatu ditugu. Eskerrikasko bertako langileei emandako azlpenengatik


San Andresak

Urtero bezala, San Andresak ospatu ditugu ikastolan: goiko mailetakoak taloak egin eta guk pozik jan ditugu. Baita ere, pozik eta harro egon gara eta piskat urduri ere bai, gurasoak ikuskizuna ikustera etorri direlako.