miércoles, 23 de marzo de 2016

AGENDA 21! BIODIBERTSITATEA

AURTEN AGENDA 21-EKO GAIA BIODIBERTSITATEA DA, BIO ( BIZITZA) ETA DIBERTSITATEA ( ANIZTASUNA, UGARITASUNA).

ITURBURU IKASTOLA NATURAZ INGURATUTA DAGOELA APROBETXATUZ, IRTEERATXO BAT EGIN DUGU GURE BAZTERRAK AZTERTZEKO : INGURUKO IZAKI BIZIDUNAK BEHATU DITUGU ( ANIMALIA MOTA GUZTIAK, BAITA LANDAREAK ERE), ZEIN EKOSISTEMAN BIZI DIREN, ONDO ZAINDUAK DAUDEN...

ETA IBILALDIA EGIN ONDOREN BATEZ ERE BI ONDORIO ATERA DITUGU: GURE BAZTERRAK OSO ZIKINAK DAUDELA, MOTA ASKOTAKO HONDAKINAK BATEZ ERE PLASTIKOA LURRERA BOTATZEN DELAKO ETA ZUHAITZA KOPURU BAT MOZTUTA DAGOELA.

ARGI IZAN BEHAR DUGU NATURARI GERTATZEN ZAIONAREN ERAGILE GARELA ETA GUZTION ARDURA DELA GURE INGURUMENA ZAINTZEA, GERO GOZATU AHAL IZATEKO.

HEMENTXE ARGAZKI BATZUK...

BELDAR EDO PROZESIONARIA IZENEKO HARREN POLTSAK AGERTU DIRA AZKEN HILABETEAN PINU ETA IZEIETAN.




GURE GOIKO BASERRIKO AHUNTZAK ARTZAIAREKIN!

                                    AHUNTZEN BISITA SARRITAN IZATEN DUGU!!

                                 


                              BERAZ, EZ AHAZTU: ZAINDU NATURA GUZTIONA DA ETA!!

" Maite ditut
  maite
  geure bazterrak
  lanbroak
  izkutztzen dizkidanean
  zer izkutatzen duen..." MIKEL LABOA

No hay comentarios:

Publicar un comentario